Kalitatearekiko, ingurumenarekiko eta langileen segurtasun nahiz osasunarekiko hartu dugun konpromisoak arau aurreratu eta zorrotzenekin lan egitera eraman gaitu.
Matz Errekak prozesu bakoitzerako kudeaketa aitzindaria aplikatzen du, eta negozio-ildo bakoitzean jarduera-esparruari dagozkion homologazioak eta ziurtapenak jaso ditu: ISO 9001, ISO TS 16949, CE ziurtagiria, Ü-Zeiche…
Sektore anitzetatik iritsitako eskakizunei esker gure kalitatearen kultura aberastu dugu eta gure lehiatzaileen aurrean “lehiakortasun abantailak” eskuratu ditugu, soilik sektore batean kontzentratuta izaten baitira.
Gainera, OHSAS 18001 eta ISO 14001 ziurtagiriak ere eskuratu ditu Matz Errekak.
Ingurumena, pertsonen segurtasuna eta osasuna eta langileen lan-baldintzak errespetatzeko Matz-Erreka S. Coop.ek duen konpromisoa islatu da “BALOREAK” formulazioan, eta arlo horietan indarrean den lege esparru osoa betetzeko asmoa du oinarri.
Horregatik, gure garapen industriala eta gure "BALOREAK" aldarrikapena uztartzeak duen garrantziaren inguruan jakitun gara.
Gure jarduerak ingurumenarekiko errespetuarekin eta pertsonen segurtasun nahiz osasunaren errespetuarekin uztartzera bideratutako ekimenak edota ekintzak sustatzea, Matz-Erreka S. Coop.ekin harremanetan diren talde ezberdinen beharrak eta itxaropenak asetzen saiatuz.
Ingurumenaren eta laneko segurtasun nahiz osasunaren alorretan indarrean diren lege eta arau guztiak bete, baita Matz-Erreka S. Coop.ek bere kabuz alor horietan hartutako bestelako eskakizunak ere.
Ingurumenaren eta laneko segurtasun nahiz osasunaren alorretan etengabe eta sistematikoki helburuak ezarri, etengabeko hobekuntzan oinarritutako jarduera-printzipioekin batera Matz-Erreka S. Coop.ek ingurumenaren eta laneko segurtasun nahiz osasunaren alorretako politikak bete ahal izan ditzan, eta berauetan aurrera egin dezan, baita ingurumenean edo pertsonen segurtasunean nahiz osasunean egindako kalteen prebentzioa edota murrizketa landuz ere.
Matz-Erreka S. Coop.eko langile bakoitzak ingurumenean eta bere laneko segurtasunean nahiz osasunean dituen betebeharrak ezagutu eta barneratzea sustatu. Horretarako, ingurumenaren eta laneko segurtasun nahiz osasunaren alorretako politikak ezagutaraziko zaizkio, baita ingurumenean edo pertsonen segurtasunean nahiz osasunean egindako kalteen prebentzioa edota murrizketari buruzkoak ere.
Matz-Erreka S. Coop.en inguruko jardueretan nahiz gizartean ingurumenaren eta laneko segurtasun nahiz osasunaren alorretako babesaren arloan planteatzen diren ekimen publiko nahiz pribatuei arreta jarri.
Zuzendari Gerentea